Mutrikuko ageriko XLI. margo sariketa
Mutrikuko Arte Lagunak Elkarteak Udalaren babesarekin antolatzen du lehiaketa hau, ondoren ematen diren arauen arabera:
-
Eguna: Lehiaketa 2023ko uztailaren 25ean ospatuko da.
-
Parte hartzaileak: Nahi duen edonork har dezake parte, inolako eragozpenik gabe.
-
Gaia: Mutriku herriaren adierazgarriak izan behar dira.
-
Teknika eta formatoa: Libreak izango dira, baita pintatzeko erabiltzen den euskarriaren materiala ere.
-
Lanak zigilatzea: Euskarriak lehiaketa egunean goizeko 8etatik 10etara markatuko dira Kultur etxean (Erdiko Kale). Euskarriak, lan egiten hasi aurretik prestatuak eraman daitezke, baina marrazki, zirrimarra edo marra aztarnarik ez da onartuko.
-
Lanak aurkeztea: Kultur etxean aurkeztuko dira 13:30ean, egilearen xehetasunak dituen kartazalarekin batera.
-
Epaimahaia: Horretarako gai den epaimahai batek aukeratuko ditu lanik onenak. Sari banaketa 14:00etan izango da eta ondoren mokadutxo bat egongo da.
-
Lanen erakusketa eta jabegoa: Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da Zabiel Kultur Etxean bertan, abuztuaren 1era arte. Egindako lana saldu nahi dutenek prezioak finkatu beharko dituzte lanak aurkezten dituzten unean. Lehenengo saridunaren lanaren jabetza Udalarena izango da. Lehiaketa eta gero, lanak jasotzeko azken eguna, abuztuaren 7a izango da. Epe honetan jaso ez bada, hurrengo ikasturtean Arte Eskolan jasotzeko aukera izango da, urritik aurrera,17:00etatik 20:00ak arte. Urtea igaro eta lana jaso ez bada, antolatzaileen eskuetan geratuko da.
-
Sariak
Helduak:
1 .................... 700 €2 .................... 400 €
3 .................... 200 € Haurrak (15 urte arte)
Haurrak (15 urte arte)
1 ...................... 60 €