Mutrikuko aintzinako ofizioei buruz jakiteko aukera egongo da bihar

2013/05/28
Karmelo Urdangarin debarra, besteak beste, amugileei, talaixeroei eta maluteroei buruz ariko da; hitzaldian herriko hainbat familiari egingo die erreferentzia.

 

Aintzinako ofizio tradizionalak ezagutzeko aukera eskainiko du Historia Jardunaldien barruan antolatutako lehen saioak. Hizlaria Karmelo Urdangarin debarra izango da.

urdangarinek, besteak beste, maluteroak, amugileak eta talaixeroak hartuko ditu ahotan. Bere azterlanetan agertutako herriko hainbat familiei ere egingo die erreferentzia.

Hitzaldia, 19:00etan, Zabiel etxean izango da.

historia jardun 2013