Mutrikuko «C2 Arrasate» esparruko finkak erregularizatzeko proiektuari hasierako onarpena

2023/04/14

Iragarkia
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkia ikusi

 

Alkateak 2023ko martxoaren 29an emandako Ebazpenez hasierako onarpena eman zaio Mutrikuko “C2 ARRASATE” esparruko finkak erregularizatzeko proiektuari. 

Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 43. artikuluan eta Hirigintza Kudeaketari buruzko Araudia onartzen duenabuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretuaren 108. artikuluan xedatutakoaren arabera, aipatutako proiektua jendaurrean jartzen da hilabetez. Iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, udale­txeko Iragarki taulan eta “El Diario Vasco” egunkarian argitaratuko da, eta epea azken iragarkia argitara­tzen den egunaren biharamunetik kontatuko da.

Epe horretan agiria azter­tzeko aukera izango da, eta bidezko ikusten diren alegazioak egin ahal izango dira.

 

Mutrikun, 2023ko martxoaren 29an.
Alkatea