Mutrikuko Enigma aplikazioa aurkeztu da
2012an Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere lurraldean landu behar ziren gaiak zehazteko Interpretazio Plan bat egin zuen.
Interpretazio plan honek hiru udalerritako bakoitzari diskurtso bana ezartzen zion bere baliabide eta ezaugarrien araberakoa: Zumaiari, kostaldeko geologia; Debari barnealdeko geologia eta bereziki antropizazioa, giza okupazioa; eta Mutrikuren kasuan, oro har, euskaldunen itsasorako irekiera irudikatzen zuten, kostaldearen giza-okupazioa eta euskal itsas historia.
“Mutrikun izan liteke lekurik egokiena itsasoari lotutako lanbideak aurkezteko eta euskaldunek historikoki itsasoarekin izan duten erlazio sakona azaltzeko. Azken hau ezinbestekoa da egungo euskaldunen historia eta ikuspegi unibertsala ulertzeko, non bertako ofizioak (arrantza, itsasbazterreko trafikoa, kontserba-industria, etab.) beharrezko ingurugiro kulturala osatzen duten euskaldunen ekintza historiko handiak azaldu ahal izateko: Euskal balea arrantzaleen iritsiera amerikar kontinentera, Amerikaren aurkikuntza eta konkistan euskaldunek izandako papera, itsasbide handien marrazketa, nahitaez lotuta dakartzaten itsas-munduko eta ontzigintzako aurrerapen tekniko eta industrialen barneratzearekin batera.”
Mutrikuko Udalak bere gain hartu zuen interpretazio horretan sakondu eta bertan markatzen ziren fasekako plangintzan aurreikusitakoa garatzen joatea. Hau dela eta, Udalaren eskariz, 2013 urte amaieran Eusko Ikaskuntzak “Mutrikuko Itsas Ondare Natural eta Kulturalaren Interpretazio Plana” diseinatu zuen.
Plangintza horrek Mutrikuren interpretaziorako “Mutriku, Euskal itsasoaren talaia” kontzeptua sortu du eta bertan aurreikusten diren fase ezberdinetako ekintzen artean, alde zaharrean diren interpretazio panelak agertzen ziren, Mutrikuko hirigune historikoa museo txiki bilakatuz.
Panel hauez gain, eta gaur egun teknologia berriek duten garrantzia ikusita, Eusko Ikaskuntzaren bidez “Mutrikuko Enigma” izeneko APPa garatu da eta orain aurkezpen ofiziala egin nahi da, Mutrikuko Udala, Debegesa garapen agentzia eta Eusko Ikaskuntzako hainbat ordezkari bertan direlarik.
AURKEZPENA
Aurkezpenean, lehenik, Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkateak hitz egin du, proiektuaren nondik norakoak aurkeztuz. Ondoren, Marta Amonarriz, Udal Turismo Teknikariak, proiektua Geoparkearen plangintzan nola uztartzen den azaldu du eta azkenik, Eusko Ikaskuntzako teknikari den Koro Muro andreak APParen xehetasun guztiak eman dizkigu.
APParen INGURUKO DATUAK
Seinaleztapen-egitasmo honek interpretazioaren bidez Mutrikuren ezagutza sustatzea nahi da. Dagoeneko aplikazioa eskuragarri dago bai Apple eta baita android sistementzat, App Store edo Google play-en bidez instalatu ahal izateko. Mugikorretarako aplikazioaren bidez seinaleen diskurtsoa osatu eta aberastu da, era errazean denen eskura jarrita.
Aplikazioa aurkikuntza-jolas baten inguruan garatu da, mugikorraren laguntzaz bisitariak hirigunea esploratu dezake. Esplorazio horretan, txokoen interpretazioaren bidez Mutrikuren izaeraren eta historiaren gakoak ezagutuko daitezke.
Helburu-publikoaren aukeraketari dagokionez, aplikazio hau Mutrikura bisita egin nahi duten pertsonei zuzendutako zerbitzu bat izango da edo, baita ere, irakasle eta ikasleentzako, Mutrikurako bisita prestatzeko eskola-ekintza gisa erabili dezaten.
Publikoaren profil zabala eta helburu turistikoa kontuan izanik, aplikazioak
• Izaera ludiko-didaktikoa du, hau da, interakzioa eta ez kontenplazioa.
• Interfaze erakargarria du, esploratzera animatzeko eta jarraitzeko jakin-mina eragiteko.
• Kontakizun hurbila du, app-aren erabiltzailearengan Mutrikurekiko lotura emozional bat sortzeko.
App-aren egitura.
Funtzionalitateari dagokionez, aplikazioaren oinarrizko egiturak hiru atal ditu. Hizkuntzari dagokionean berriz, euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelera izango dira aukeran eta automatikoki aktibatuko da, telefonoak konfiguratuta duen hizkuntzaren arabera. :
Sarrerako pantaila
Monumentuen mapa: Mapan monumentuen kokapena argitzen da eta Lekuaren antzinako argazkiak erantsi dira.
Monumentuen zerrenda: Mapan dauden monumentuen zerrenda alfabetikoki ere eskuragarri dago eta erraz bilatzeko aukera ematen du.
Mutrikuko enigma
Aurkikuntza jolas bat da: Mutrikuko hirigunean mapan kokatutako puntuen arabera, Mutrikuren sorrera lekua aurkitu behar da. Galdera bakoitzak enigmaren erantzuna osatzeko hizki bat ematen du. Edozein lekutan jolas daiteke, bai kalean baita etxean edo ikastetxean ere.
Mutrikuko Enigma: Interpretazio-estrategia.
Aurkikuntza jolasaren xedea Mutrikuko enigma asmatzean datza. Aplikazioari horrela deitu zaio
Enigmari, igarkizunari, zentzua ematen dion historia ondorengo hau da:
Laburbilduz, jolasaren helburua ASTIGARRIBIA hitza aurkitzea da, Mutrikuren sorlekua. Izena osatzen duten hitzak galdera batzuei erantzunez lortzen dira.
Leku eta izenen arteko uztarketak hauek dira:
LEKUA PERTSONAIA
1 Txurruka Plaza / Estatua Kosme Damian Txurruka
2 Txurruka Plaza / Jasokundearen Eliz-parrokia Silvestre Pérez
3 Arrietakua Jauregia (eraikuntza) Antonio Gaztañeta
4 Olazarra - Mizkia Jauregia Lucas Olazarra-Mizkia
5 Berriatua Dorretxea Isabel Lobiano
6 Atxukale Ebaristo Txurruka
7 Loja Zaharra Arrantzale kofradia
8 Zubiaga Plaza Bale-arrantzalea
9 Beheko Plaza Emakumeen papera
10 Kofradi Zaharra BEntalekua eta arrantza
11 portua portua
12 Moilako dorretxea KOntserberak.
Aplikazioaren interfaz grafikoaren diseinua.
Aplikazioan hainbat pantaila dauzka ikusgai:
Hasierako pantaila
Monumentuen zerrenda
Monumentuaren azalpenaren pantaila
Maparen pantaila
Galderaren pantaila
Pista testuaren pantaila
Eratzunaren pantaila
Hizki/Erantzunaren pantaila
Pantaila hainbat erantzunekin
Pantaila igarkizunaren erantzunarekin