Mutrikuko herriguneko hondartzako kantina eta WC zerbitzuen zerbitzu-emakidaren esleipen prozesua

2023/04/06

 Irekita dago Mutrikuko herriguneko hondartzako kantina eta WC zerbitzuen zerbitzu-emakidaren esleipenean parte hartzeko epea.

Oraingo honetan ez da enkante bidezko esleipena izango, prezio itxia izango du zerbitzu-emakidak. Urte bateko iraupena izango duen kontratuaren kostua 5.000€+bez izango da eta balorazio punturik altuena lortzen duenari esleituko zaio. Berdinketa egonez gero, berdinduen artean zozketa egingo da.

Eskaintzak aurkezteko muga-eguna apirilaren 28ko 12:00ak izango da.

Esleipenaren oinarriak eta informazioa:
https://www.mutriku.eus/eu/udala/tramiteak/kontratatzaile-profila