Mutrikuko hondartza itxita mantenduko dute momentuz

2012/08/21
Atzo antzemandako isurketak oraindik ere bainu-hartzaileengan eragina duenez, bandera gorria mantentzea erabaki dute; gainontzeko igerirako guneak erabili daitezke, baina bainuaren ondoren, ondo ur-gezatzea gomendatzen da.

Atzo hondartzan agertutako isuriaren ondorioak oraindik ere nabariak dira. Gaur goizean udal ordezkariak eta Osasun Saileko ordezkariak bertaratu dira, eta hasiera baten uraren egoera egokia zelapentsa zitekeen arren, erabiltzaileentzat ez-egokia dela ziurtatu ahal izan dute.

Horregatik bandera gorria jarri eta hondartza bainurako itxita mantentzea erabaki dute. Gurutze Gorria izango da uraren kalitatearen bilakaera zainduko duena, eta hobetuko balitz, bandera aldatu eta hondartzan bainua baimenduko lukete.

Udal ordezkariak oso kezkaturik daude, ez baita horrelako gertakariak dauden lehen aldia, eta ze neurria hartu behar eta ahal dituzten aztertzen ari dira.