Mutrikuko ibilaldian 120 mendigoizalek parte hartu dute
08:00etan jo eta batera abiatu ziren Goiko plazatik 16 kilometroko ibilbidea egitera. Ibilbidea Burumendik prestatu zuen: Gipuzkoako Mendizale Helduen XVIII. ibilaldia martxan zen.
120 mendizale izan ziren domekako mendi irteeran parte hartu zutenak: bizkaitarrak ere izan ziren arren, gehienak gipuzkoarrak ziren. Nabarmentzekoa Arrasatetik etorritako taldea: eurak bakarrik 45 ziren. Asko izan ziren ibilaldia egitera animatu ziren mendizale beteranoak ere.
Ibilbidearen erdi aldera Goinenetxen geldialditxoa egin eta hamaiketa ederra jateko aukera eduki zuten, baita baserrian bertan egiten dute gazta eskuratzekoa ere. Amaieran guztiak pozik, ibilbidea ederra iruditu zitzaien. Behin mendikoak eginda, batzuk etxera, baina 60 lagunek elkarrekinbazkaltzeko tartea hartu zuten. bazkaritarako Itxas-Gain elkartean batu ziren.