Mutrikuko inguru komertzialean dauden lokal hutsak ekintzaile berrien bitartez berreskuratzeko diru-laguntza

2017/08/31
Mutrikuko Udalak, 12.000 euroko diru partida bideratuko du, Mutrikun merkataritza bultzatzeko helburuarekin.

Mutrikuko Udalak, Garapen Ekonomikoa sailetik, Hirigune Historikoan dauden lokal hutsak alokatzen dituzten ekintzaileentzako diru-laguntza lerroa argitaratu berri du Gipuzkoako Boletin Ofizialean  , 2017ko abuztuaren 22-an. Dirulagutza berri honen helburua zonalde komertzialen biziberritze eta indartzea da, horretarako ekintzaile berriak lokal hutsak alokatzera bultzatuaz.  Era honetara, lokal hutsen inguruan egin zen ikerketaren lan lerroari jarraipena ematen zaio. 

 

Merkataritza txikiari bultzada 

 
Gaur egun txikizkako merkataritza jasaten ari den egoera zaila da eta honelako ekimenekin Udalak bultzada berri bat eman nahi dio , aldi berean lanpostu berriak sortzeko baldintzak jarriaz. Horretarako Mutrikuko Udalak 12.000€ko diru partida bat jarriko du, ekintzaileen haserako urteetan jasan behar duten alokairu gastuari aurre egiten lagunduko dielarik. 
Diru-laguntza emateko garaian, Udalak ondorengo ezaugarriak izango ditu kontutan: originaltasuna, egindako inbertsioa, berrikuntza, sortutako lanpostuak edo euskararen erabilera merkataritza proiektuan.. 
Diru-laguntza hau gehienez bi urtetan jaso ahalko da:  lehenengo urtean, udalak alokairuaren % 40 edo  50a finantzatuko du ( jasotako puntuaketaren arabera eta hurrenez hurren  150 edo 200 euro hileko gehiengoarekin) ; Bigarren urtean, udalak alokairuaren % 15 edo  25a finantzatuko du ( jasotako puntuaketaren arabera eta hurrenez hurren  75-100 euro hileko gehiengoarekin).  
Mutrikuko Garapen Ekonomikoa alorretik, interesdun guztiak herriko Turismo Bulegotik pasatzera gonbidatzen dira, diru-laguntza berri honen informazioa izan dezaten. 
 

Bete beharreko baldintzak  

 
Deialdi hau, Mutrikuko txurruka plaza, Erdiko kale, Beheko plaza, Modesto  Txurruka, Barrenkale,  eta  Atxitxin Aldapan kokatutako lokal hutsetako batean aktibitate ekonomiko bat martxan jartzeko interesa duenari zuzendurik dago. Herriko beste guneetan aktibitate bat ireki nahi dutenek, udazken aldera Mutrikulan diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute , izan ere laguntza honetan ere enpresa berrien sorrera diruz laguntzen da, eta bertan ere alokairuari laguntza aurreikusita dago.   
Deialdi honi loturik, lokal huts hauetan garatu daitezkeen jarduerak honakoak dira:
- Txikizkako merkataritza
- Pertsonei zuzendutako zerbitzu jarduerak
- Kalitate eta baliozko ostalaritza jarduerak
- Lokal hutsetan finkatuko diren eta gunearen merkatal biziberritzea sustatzeko interesekoa izan daitezkeen beste jarduerak
 
Lokal huts bat berreskuratu nahi duten ekintzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Jarduera edo proiektu bideragarria izatea.
- Gizarte Segurantza eta zerga betebeharrak eguneratuta izatea.
- Lokalaren jabearen datuez beteriko eskari inprimakia entregatzea.
- Mutrikuko Udarekin zorrik ez izatea.
- Oinarri arautzaileetako 4. Artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztea.
 
 
Izen-emate bide eta epeak
 
Oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik eta 2017ko azaroaren 30 arte edo eta 2017an diru laguntza honetarako ezarritako aurrekontua agortu arte, ekintzaileek Udaletxeko harrera bulegoan (Txurruka Plaza z/g)eman beharko diote sarrera dokumentuei  harretarako ordutegian, 9:00retatik 14:00etara, beti ere zehaztapen hauek kontuan izanda:
2017ko urtarrilaren 1a eta oinarri arautzaileak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu diren artean sortutako enpresek publikazioaren hurrengo egunetik hilabete bateko epea izango dute eskaria aurkezteko.
Enpresa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitaratze egunaren ondoren sortuz gero, jarduera ekonomikoaren alta egunetik hilabete bateko epea izango du eskaria aurkezteko.
Eskariak Abazaroaren 30 arte edo diru laguntza honetarako ezarritako aurrekontua agortu arte onartuko dira.
 

Lokal hutsak Mutrikun

2014ean Mutrikuko lokal hutsei buruzko azterketa egin ondoren, herrian 54 lokal huts identifikatu ziren. Azterketa honen helburua Mutrikun jarduera berri bat hasi nahi duten ekintzaileei lokalen inguruko informazio hori helarazi ahal izatea da. Hori dela  azterketak lokalen datuez gain jabeenak ere jaso zituen. Tamalez, jabeen datuak jasotzeko orduan izandako zailtasunen ondorioz, lokal hutsen portzentaia bat datu zehatzik gabe geratu zen. 
Azterketa osatzen joateko helburuarekin,  diru laguntza hauen eskatzaileek alokatu nahi duten lokalaren jabeak sinatutako inprimakia ekarri beharko dute, lokalaren   datuak eguneratuta. Horrez gain, Garapen Sailetik, alokatzeko interesa duten lokalen jabeei  deia egiten zaie, turismo bulegotik pasa eta beraien lokalaren datuak eguneratzeko, era horretara, ekintzaileekin kontaktuan jarri ahal izateko.