Mutrikuko Interpretazio Plana aurkeztuko dute eguaztenean [abenduak 17]
GARAPEN BATZORDEAREN OHARRA:
"Datorren Abenduaren 17an, eguaztena, Mutrikuko Interpretazio Planaren aurkezpena egingo dugu, arratsaldeko 19:00retan, Zabiel Kultur Etxean.
Mutriku itsasoari begira egon den herria denez, hau nola islatu gaur egungo Mutrikun? Komenduarekin zer egin? Honelako erreflexioak landuko dira egun horretan, eta jendearen parte hartzea eta iritzia garrantzitsua delako, bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.
Agerpen honetara etortzearen garrantzia azpimarratu nahi dizuegu, aurkeztuko denari buruzko gehiengoaren ikuspuntua edukitzeak proiektua aberastuko duelako, izan ere, gerora begira, herriko sektore ezberdinentzako estrategikoa izango den plangintza bat dela pentsatzen dugu.
Aurkezpenean Udala, Euskal Kostaldeko Geoparkea eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariak egongo dira, eta orain arte egin denaren berri emango da, baita 2015erako garatzen ari garena ere"
- EGUNA: Abenduak 17, asteazkena
- ORDUA: 19:00
- LEKUA: Zabiel Kultur Etxeko hitzaldi aretoan