MUTRIKUKO KIPUTZ AZTARNATEGIA, ALTAMIRAKO MUSEOAN ERAKUSGAI
Altamirako Museo Nazionalak eta Ikerketa Zentroak aldi baterako erakusketa berri bat aurkeztu zuen maiatzak 29an; Kiputz: Historiaurreko amildegia. Erakusketa apirilaren 1ean ireki dute, Donostiako San Telmo Museoa, Gordailua (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Erakusketa honek Mutrikun kokatutako aztarnategi honen ikerketen emaitzak aurkezten ditu. Bertan, Iberiar Penintsulako elur-oreinen eta bisonteen multzo paleontologiko garrantzitsuenak berreskuratu dira, eta 'Bison priscus' bisontearen garezur bat nabarmentzen da, Altamirako sabai polikromoen protagonista den estepako bisontea.
Erakusketaren aurkezpenean Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea, Pilar Fatás Altamirako Ikerketa Zentroko eta Museo Nazionaleko zuzendaria, Pedro Castaños eta Xabier Murelaga erakusketaren komisarioak, Susana Soto San Telmo Museoko zuzendaria, Carlos Olaetxea Gordailua zentroko zuzendaria eta Juantxo Agirre-Mauleon Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia egon ziren besteak beste.
Jesus Mari Lazkanoren 'Todo lo sólidos se desvanece en el aire II' (2014) arte-lanarekin hasten da erakusketa, eta azken negu handian Kantauriko erlaitzaren paisaiaren ezaugarri izan zen irudi hotzean murgiltzen du bisitaria.
Mutrikuko Kiputz leiza, sei metroko sakonera duen tranpa natural bat da, non ehunka animalia amildegira erori ziren 20.000 urte baino gehiagoz bertan egoteko, Munibe Taldeko espeleologoek aztarnategia 2002an aurkitu zuten arte. Lau indusketa-kanpainatan, gure herriko aztarnategi honetan animalia haragijaleak (hartz arrea, lehoia, basakatua, otsoa, azeria, azkonarra, marta eta turona) eta belarjaleak (zaldia, basahuntza, basurdea, orkatza eta basurdea) aurkituz zituzten, non 43 orein, 23 elur-orein eta 18 bisonte diren protagonistak. Erakusketak espezie horien hiru hezurdura oso erakusten ditu, erakusketaren ibilbidearen amaieran, bisonte burezur ia oso batekin. 900 kilo inguruko ar heldu baten burezurra da eta bi adarren artean metroa gainditzen duen adarkada bat erakutsiz.
Duela urtebete San Telmo museoan ikusgai egon zen erakusketa eta apirilaren 1etik uztailaren 4ra Santillana del Mar herrian kokaturiko museoa ezagunaren 1973 espazioan egongo da.