Mutrikuko musika eskolak kontzertua eskainiko du zapatuan
2014/04/11
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/mutrikuko-musika-eskolak-kontzertua-eskainiko-du-zapatuan/@@images/6d172c66-1814-4a24-ace1-dac0dc930a62.jpeg)
Zapatuan, 12:30ean, Mutrikuko udal musika eskolaren emanaldia izango da, Zabiel kultur etxean.
Hiru taldek hartuko dute parte: Mutrikuko Avanti eta Helbide bat taldeak eta Pasaiako White Storm taldea. Herriko taldeek Roberto Bergara izango dute zuzendari, eta pasaitarrek Josu Elberdin. Hamalau abesti ezagunez osatutako pop-rock errepertorioa eskainiko dute hiruren artean. Besteak beste, Barbie girl, Señorita, More than friends, Talk dirty eta Hegal egiten joko dituzte.