Mutrikuko San Miguel futbol zelaia errugbizaleen bilgunea izango da domeka goizean

2013/12/13

Errugbi erakustaldia egingo da, domekan, San Miguel futbol zelaian. Ordizia, Hernani, Errioxa, Lasarte-Oria eta Gasteiztik etorritako alebin eta benjamin mailetako zortzi talde batuko dira Mutrikun.

Guztira, 8 eta 12 urte bitarteko 150 neska-mutil inguru espero dituzte. 10:30etatik eguerdira bitartean arituko dira jokoan.

Erakustaldiko parte hartzaileak bi taldetan banatuta egongo dira. Alde batetik, 12 urte azpiko sei talde aterako dira futbol zelaiko berdegunera: Ordizia A, Ordizia B, Hernani, Lasarte-Oriako Beltzak taldea, La Rioja eta Gasteizko Gazteak. Bestalde, 10 urte azpikoen mailan, zortzi talde arituko dira: Ordizia A, Ordizia B, Ordizia C, Hernani A, Hernani B, Beltzak, La Rioja eta Gaztedi.

 

ITURRIA: HITZA