Mutrikuko udako ekitaldi sozial eta kulturaletarako laguntzako langileen lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua arautzeko oinarriak

2023/06/27

 

MUTRIKUKO UDAKO EKITALDI SOZIAL ETA KULTURALETARAKO LAGUNTZAKO LANGILEEN LAN-POLTSA SORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEKO OINARRIAK

Apuntatzeko azken eguna: uztailak 4


Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek ondorengo eskakizunak bete beharko dituzte, eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik:

  1. 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
  2. Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badute, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
  3. Euskarako 1. H.E. izatea.
  4. Lortu nahi den eskala edo lan-kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
  5. Diziplina espedientearen bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta ez egotea edo herri eginkizunak burutzeko ezgaiturik ez egotea. Atzerritarrek egiaztatu behar dute beren estatuan funtzio publikoan aritzea debekatzen dien diziplinako zigorrik edo zigor penalik ez dutela.

Lan-kontratudun langile izendapena egiteko unean, izendatuek bete beharko dituzte Lanpostu Zerrendan lanpostuarentzat ezarrita dauden baldintza guztiak edo, bestela, aldi baterako programan ezarritakoak.

Klikatu hemen oinarriak deskargatzeko
Klikatu hemen eskaera orria deskargatzeko