Mutrikuko Udalak 'Beharra daukat' kanpaina babestu eta bultzatu du.
Gipuzkoako Crohn eta ultzeradun kolitisaren gaixoen elkarteak “Beharra daukat” kanpaina jarri zuen abian, eta Gipuzkoako lurraldean zehar kanpaina ezagutarazten eta babesle bila dihardute. Ildo horretan, Mutrikuko Udalak kanpainari atxikitzea erabaki zuen urriko udalbatzan, aho batez erabaki ere.
Alkateak adierazi zuenez, “Udalbatzak onartu ondoren, lanketa berezi bat egin nahi da establezimendu publikoetan ez ezik, herriko merkataritza eta ostalaritza estableziemenduak ere kanapinarekin bat egin dezaten”.
Elkartearen presidente Jone Argoitiak adierazi zuenez, “Gipuzkoa mailako ’Beharra daukat’ kanpainaren helburua da familia-medikuek txosten bat egitea gaisoei eta txosten horretan oinarrituta Elkarteak txartel bereziak egitea programari atxikitutako establezimenduetan erakutsi eta komunetarako bidea erraztea larrialdietan”.
Mutrikuko Udala, Donostiako Udala eta Andoaingo Udala lehenengo hiru udalak dira programarekin bat egin dutenak, baina askoz gehiago izatea espero dute kanpainaren arduradunek. Gaisoei dagokienez, dagoeneko 50 dira txartela dutenak, baina horiek ere gehiago izatea espero dute, populazioaren kopuru handi batek pairatzen baitu Hesteetako hanturazko gaixotauna.
Informazioa zabaltzeko, webgune honetara jo: www.beharradaukat.eus.