MUTRIKUKO UDALAK MALEN JAIETAKO KARTEL IRABAZLEA ERRETIRATU DU
2024/07/17
Mutrikuko Udalak Malen Jaietako irudia kartel lehiaketa bidez aukeratzen du urtero. Udalak aurtengo kartel irabazlea erretiratu behar izan du Julen Izagirrek, zumarragar diseinatzaileak, bere herriko Santa Isabel jaietarako egin zuen kartelaren plagioa dela egiaztatu eta gero.
Lehiaketaren epaimahaiak oinarrietan eskatzen den originaltasunaren betebeharra ez betetzeagatik herriko jaien kartela erretiratu egin du eta 2024ko Malen Jaietako kartel irabazlea ez aitortzea erabaki du eta hutsal deklaratu du.
Gainera, irabazleari 400 euroko saria ordaintzeko agindua bertan behera uztea erabaki du, eta Mutrikuko udalak kartelaren irudia ikusgai duen toki guztietatik kenduko du.