Mutrikuko udalak merkatu plazako bi salmenta-postu finko lizitatuko ditu

2025/02/13
Mutrikuko udalak merkatu plazako bi salmenta-postu finko lizitatuko ditu. Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta otsailaren 28ra arte aurkeztu daitezke eskariak.

Mutrikuko Merkatu Plaza Hirigune Historikoaren bihotz- bihotzean kokatzen da eta, 2024. Urtean berritu zenetik, herritar guztientzako gune erakargarri bat da herriaren erdian kokatua, zeina denentzako topaleku bilakatu den. Egindako lanekin, espazioaren energia-eraginkortasuna, erosotasuna eta irisgarritasuna hobetzea lortu da, bai bertan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzen onurarako, baita erostera etortzen diren kontusmitzaileentzako ere.

Merkatu Plazak sei postu finko ditu guztira. Gaur egun, Itxasne frutadendak, Perras arrandegiak, Goxart gozotegi-kafetegia eta Iratxe lora-dendak betetzen dituzte postu horietako lau.


Bi postu libreei dagokienean, aste honetan, otsailaren 13an, iragarki bat argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, postuen esleipenerako baldintzak argitaratuaz.

ESLEITUKO DIREN POSTUEN EZAUGARRIAK:

Hiru dira esleituko diren postuak. Azpiko planoan ikus daiteke bakoitzaren kokapena:

a) 5. postua: azalera erabilgarria: 22,47 m2.
b) 3. postua: azalera erabilgarria: 22,02 m2.

EMAKIDAREN IRAUPENA:


10 urtetarako esleituko da eta beste 10 urtetara luzatzeko aukera izango du emakidunak.

BALDINTZA EKONOMIKOAK:


Lizitaziorako oinarrizko kanona 600€koa izango da. Lizitatzaileek oinarrizko prezio horiek hobetu ditzakete egindako eskaintzan.
Emakidaren kanonaz gain, emakidadunak jabari publikoko ondarearen erabilera pribatiboagatiko tasa ordaindu beharko du. Tasa hori urtero eguneratzen da eta 2024 urtekoa 3,43€/m2-ko izan da.
Itzultzeko bermea jarri beharko du esleipendunak, kontratua sinatu baina lehen. Bermea 2.000€koa izango da.

ESLEITZEKO IRIZPIDEAK


Kontratu hau esleitzeko orduan, jarraian zehaztutako alderdiak balioetsiko dira, behean adierazitako baremoen arabera
- Proposamen ekonomikoa: ……..20 PUNTU
- Aurkeztutako proiektua ………..45 PUNTU
- Lizitatzailearen egoera soziala, familiakoa, ekonomikoa eta lanekoa……….20 PUNTU
1. Langabezia egoera………5 PUNTU
2. Eskatzailearen kargura dauden senide edo seme-alaba menpekoak, familiako karga, seme- alabak bere kargura, horiek langabezian (dagozkien agiriekin frogatu beharko da elkarbizitza eta dependentzia) 5 PUNTU
3. Emakumea izatea……………5 PUNTU
4. Lizitatzailea edo bere menpeko senide bat gizarte bazterkeriak eragindako multzo batekoa izatea: luzeko langabetuak, 45 urtetik gorakoak, gazte langabetuak, desgaitasuna…………5 PUNTU
- Enplegua sortzea eta autoenpleguaren sustapena 10 PUNTU
- Euskararen jakite maila ziurtatzen duen titulua ….5 PUNTU

 

SALMENTA POSTU MOTAK


Indarrean dagoen ordenantzaren arabera, honako salmenta postu motak jarri daitezke Mutrikuko Merkatu plazan:
a) Arrandegi-itsaskitegia
b) Harategi-urdaitegia
c) Frutadenda-barazkidenda
d) Okindegi-gozotegia eta/edo kafetegia
e) Loredenda
f) Goiko jarduera hauekin bateragarriak izan daitezkeen beste erabilera batzuk
direnak.

ESKABIDEAK AURKEZTEA:


Mutrikuko erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke eskabideak.
Eskabideak aurkezteko epea, otsailaren 28an amaitzen da.

ARAUTEGIA:


Mutrikuko Merkatu Plaza ordenantza baten bidez arautzen da. Indarrean dagoen ordenantza 2014ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Ordenantza jaitsi