MUTRIKUKO UDALAK PERSONA NAGUSIEN ONGIZATEA BERMATZEKO SUTEAK PREBENITZEKO PROGRAMA JARRIKO DU MARTXAN

2024/09/27

 

 

Mutrikuko Udalak, herriko pertsona nagusien ongizatea eta segurtasuna bermatzeko lanean jarraitzen du. Helburu honekin programa berri bat jarriko du martxan pertsona adinekoen artean suteak prebenitzeko. Honekin, gainera, herritar hauen segurtasuna bermatzeaz gain, bizilagunen zein auzokideen segurtasuna bultzatzea ere lortuko da.

Onuradunak

Programa honen onuradun izango dira 80 urtetik gorako pertsonak, bakarrik bizi direnak edo adin bereko beste pertsona batzuekin bizi direnak. Guztira 280 bat pertsona direla aurreikusten da. Hala ere, baldintzak hauek betetzen ez dituen norbaitek interesa edukiko balu udalera deitu eta kasua aztertuko litzateke.

Programa honen bidez doako hainbat zerbitzu eskainiko dira:

  • Suteen aurkako detektagailuak jarriko dira etxebizitzetan (detektagailuak jartzeko ez da obrarik egin beharko).
  • Krokis zehatzak egitea larrialdietan ebakuazioa errazteko.
  • Etxebizitzetan arrisku zehatzen diagnostikoa egingo da eta prebentziorako aholkuak eskainiko dira.

Programan parte hartzeko etxebizitza aztertuko du teknikari espezializatu batek. Parte hartzea guztiz boluntarioa da eta onuradunek berariaz onartu beharko dute Udalak eskaintzen duen zerbitzua.

Horretarako, Ainhize Azpiazu Azkarraga Mutrikuko Lehen alkateordeak gonbidapen gutunak bidaliko dizkie zerbitzu hau jaso dezaketen 80 urtetik gorako pertsonei. Gai honen inguruan, edozein zalantza edota informazio gehiagorako, 944378235 telefonora deitu dezakezu (Jon Ensunza, “A tiempo” enpresako langilea).