Mutrikuko udalak portuko eta herriguneko hondartzako kantinen eta komunen zerbitzuen kontratuen esleipenetarako lehiaketak hasi ditu

2019/05/15
Bi kontratu bereiztu izango dira bakoitza bere baldintzekin eta tramitazioarekin

Mutrikuko Udalak Mutrikuko portuko eta herriguneko hondartzako kantinen eta komunen zerbitzuen kudeaketa kontratuen esleipenetarako lehiaketak hasi ditu. Bi kontratu bereiztu izango dira bakoitza bere baldintzekin eta tramitazioarekin:

 

  1. Portuko kantina eta komunak: Kontratu honen bidez Mutrikuko portuko plataforman kokaturiko eraikinetan dauden kantina eta komunen mantenu zerbitzua burutuko da. Kontratu honi dagokion informazio zehaztua ondoko helbide elektronikoan dago:

         https://www.mutriku.eus/eu/udala/tramiteak/kontratatzaile-perfila/mutrikuko-portuko-kantina-eta-komunen-zerbitzua/view

 

  1. Herriguneko hondartzako kantina eta komunak: Kontratu honen bidez Mutrikuko herriguneko hondartzaren ondoko zabalgunean kokaturiko instalakuntza mugikorretan (txosna eta sanitarioa) dauden kantina eta komunen mantenu zerbitzua burutuko da. Kontratu honi dagokion informazio zehaztua ondoko helbide elektronikoan dago: 

         https://www.mutriku.eus/eu/udala/tramiteak/kontratatzaile-perfila/mutrikuko-hondartzako-kantina-eta-komunen-zerbitzua/view