MUTRIKULAN 2021 DIRULAGUNTZA ARGITARATU DA

2021/10/14
Azaroaren 3an amaitzen da Mutrikulan 2021 dirulaguntza eskatzeko epea.

Mutrikuko Udaleko garapen sailak, 2013tik hasita urtero atera izan du enplegua sortu eta ekintzailetasuna sustatzeko Mutrikulan izeneko dirulaguntza lerroa. Urtetik urtera aldaketak izan diren arren, laguntza hauen helburua, Mutrikun enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzen da.


2021ko DEIALDIA


Enpresa irekitzean sortzen diren lanpostuak diruz laguntzeaz gain, irekitzeko eginiko inbertsioak ere diruz lagunduko dira aurten ere.
Oinarrietan azaltzen denez, bi dira diruz lagunduko diren kapituluak: Enpresa-proiektu berrien sustapena eta enpleguaren sustapena.


Enpresa-proiektu berrien sustapena:


Oinarri hauen xedea da Mutrikun enpresa berriak ezartzeko enpresa-ekimenei diruz laguntzea. Zenbait udal zergaren kontzeptuan obariak aplikatuko dira; Enpresa jartzeko garaian alokairu bat badu ekintzaileak, alokairuaren portzentai bat ere diruz konpentsatuko zaio. Dirulaguntzetara aurkezten diren ekimenak gutxienez 18 hilabeteko iraupena izan beharko dute.


Inbertsioak ere diruz lagunduko dira: egiten den inbertsioaren araberako laguntza izango da eta gehienez 10.000€ko dirulaguntza eman ahal izango du udalak.


Enpleguaren sustapena:


Mutrikun kalitateko lanpostuak sustatze aldera, Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira langileak kontratatzeagatik, ekintzailea bera barne. Enpresa berriek zein aurretik martxan dauden enpresek eskatu ahal izango dute laguntza hau eta kontratazio berriek Ordenantza hau argitaratu aurreko langile kopurua handitu beharko dute. Beharrezkoa izango da gutxienez 18 hilabeteko lanpostuak bermatzea.


Enpleguaren sustapenerako atalean, bereziki emakumeak, zein lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, lan-munduan sartzea sustatuko da.


Onuradunak:
Dirulaguntza hauek 2021ean sortutako enpresei zuzenduak daude, salbuespen gisa eta 2019-2021 urteen artean sortutako enpresetan COVID-19ren pandemiak izan dezakeen eragin kaltegarria arintzeko, deialdi honen “Enpresa-proiektu berrien sustapen” atalaren baitan berriro aurkeztu ahal izango dira laguntza hori aldez aurretik jaso duten eta negozioaren bideragarritasunari eusteko inbertsio berriak egin dituzten ekintzaileak.


Eskatzeko epea:


Dirulaguntza hauek eskatzeko epea azaroaren 3an amaituko da.


Dirulaguntzaren zenbateakoa:


Guztira Mutrikuko Udalak 40.000€ko partida bat du, 2020ko zein aurtengo konbokatoriako dirulaguntza hauei aurre egiteko.

Aurkezten diren enpresen gastuak aztertuko dira eta horren arabera kalkulatuko da laguntza kopurua.

Enpresa proiektuen sustapenean, udal zergen gaineko hobari ezberdinez gain, inbertsioa lagunduko da diruz, kriterio hauen arabera:

a 100.000 €-tik gorako inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 10.000 €-koa.
b 50.000 €eta 100.000 €arteko inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 6.000 €.
c 50.000 €baino gutxiagoko inbertsioak, laguntzaren% 25, eta 3.000 €gehienez.

Lanpostu berrien sustapenari dagokionean berriz, 2021an alta emandako enpresetan sortzen den lanpostu bakoitzeko 1.000€ko laguntza emango da oinarri moduan. Kopuru hau handiagoa izan daiteke baldintza konkretu batzuen arabera. Lehendik martxan dauden enpresek lanpostu berriak sortzen badituzte, 500€ jasoko dituzte.

Oinarriak eta informazio gehiago