MUTRIKULAN 2022 DIRULAGUNTZA

2022/10/01



Urriaren 17an amaitzen da Mutrikun enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzeko Mutrikulan 2022 dirulaguntza eskatzeko epea.


Mutrikuko Udaleko garapen sailak, 2013tik urtero atera izan du enplegua sortu eta ekintzailetasuna sustatzeko Mutrikulan izeneko dirulaguntza lerroa. Urtetik urtera aldaketak izan diren arren, laguntza hauen helburua, Mutrikun enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzen da.


2022ko DEIALDIA
Enpresa irekitzean sortzen diren lanpostuak diruz laguntzeaz gain, irekitzeko eginiko inbertsioak ere diruz lagunduko dira. Oinarrietan azaltzen denez, bi dira diruz lagunduko diren kapituluak: Enpresa-proiektu berrien sustapena eta enpleguaren sustapena.

Enpresa-proiektu berrien sustapena:
Oinarri hauen xedea da Mutrikun enpresa berriak ezartzeko enpresa-ekimenei diruz laguntzea. Zenbait udal zergaren kontzeptuan hobariak aplikatuko dira; Enpresa jartzeko garaian alokairu bat badu ekintzaileak, alokairuaren ehuneko bat ere diruz konpentsatuko zaio.
Inbertsioak ere diruz lagunduko dira: egiten den inbertsioaren araberako laguntza izango da eta gehienez 10.000€ko dirulaguntza eman ahal izango du udalak.

Enpleguaren sustapena:
Mutrikun kalitateko lanpostuak sustatze aldera, Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira langileak kontratatzeagatik, ekintzailea bera barne. Enpresa berriek zein aurretik martxan dauden enpresek eskatu ahal izango dute laguntza hau eta kontratazio berriek oinarri arautzaile hau argitaratu aurreko langile kopurua handitu beharko dute.
Enpleguaren sustapenerako atalean, emakumeak, zein lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak laguntza handiagoa izango dute

Onuradunak:
Dirulaguntza hauek 2022ean sortutako enpresei zuzenduak daude.
Enpleguaren sustapena atalari dagokionean, aurrez martxan dauden enpresak eskatu ahal izango dute 2022an zehar langile kopurua handiagotu badute.
Onuradun izateko baldintza guztiak oinarrietan zehazten dira.

Eskatzeko epea:
Dirulaguntza hauek eskatzeko epea urriaren 17an amaituko da.

Dirulaguntzaren zenbateakoa:
Guztira Mutrikuko Udalak 40.000€ko partida bat du, 2021ko zein aurtengo deialdiko dirulaguntza hauei aurre egiteko.
Aurkezten diren enpresen gastuak aztertuko dira eta horren arabera kalkulatuko da laguntza kopurua.
Enpresa proiektuen sustapenean, udal zergen gaineko hobari ezberdinez gain, inbertsioa lagunduko da diruz, irizpide hauen arabera:
100.000 €-tik gorako inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 10.000 €-koa.
50.000 € eta 100.000 € arteko inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 6.000 €.
50.000 € baino gutxiagoko inbertsioak, laguntzaren% 25, eta 3.000 € gehienez.

Lanpostu berrien sustapenari dagokionean berriz, 2022an alta emandako enpresetan sortzen den lanpostu bakoitzeko 1.000€ko laguntza emango da oinarri moduan. Kopuru hau handiagoa izan daiteke baldintza konkretu batzuen arabera. Lehendik martxan dauden enpresek lanpostu berriak sortzen badituzte, 500€ jasoko dituzte.


Informazio gehiago:
https://www.mutriku.eus/eu/arloak/garapena/garapen-alorreko-dirulaguntzak