Mutrikulan 2024 dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2024/10/16
Ekintzailetza bultzatzen dute dirulaguntza hauek, urtean zehar altan emandako enpresa berriak, zein herrian sortutako lanpostu berriak. diruz lagunduaz.

Urriak 14ean, astelehenean, argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Mutrikuko Udalak ematen duen Mutrikulan 2024 dirulaguntzaren oinarri arautzaileak.

Dirulaguntza honek ekintzailetza bultzatzen du eta 2023ko urriaren 31tik hasita (aurreko deialdia amaitu zen egunetik) gaur arte altan eman diren negozio berriak diruz lagunduko ditu; epealdi horretan herrian sortu diren lanpostu berriak ere diruz lagunduko dira.

Laguntzaren oinarri arautzaileak eta beharrezko beste dokumentazioa hemen ikus daiteke: oinarriak

Epea: Bihartik hasita,15 egun natural daude dirulaguntza eskatzeko ( urriak 29 bukatuko litzateke epea).

Informazio gehiago: Mutrikuko Turismo Bulegoan. 943 60 33 78 edo garapena@mutriku.eus