Nao Victoria Mutrikuko portu historikora iritsiko da

2018/08/10
Nao Victoria ontzia Mutrikuko portuan egongo da bost egunez, abuztuaren 15etik eta 19a , eta barrutik ikusteko aukera izango da

2018ko abuztuak 10.- Abuztuan zehar Nao Victoria itsasontziaren erreplikak Euskadiko hainbat portu bisitatuko ditu bere historia eta Euskadik historia horretan izandako protagonismoa ezagutarazteko helburuarekin. Ibilbide horretan, abuztuak 14ean Mutrikuko portu historikora iritsiko da eta abuztuak 15 eta 19a bitartean ontzia barrutik ezagutzeko aukera egongo da.

Nao Victoria eta munduari emandako lehenengo bira

1519 eta 1522 artean historiako itsas lorpen handiena izan zuen ontzi honek: Munduari Lehen Bira. Ozeano handietan zehar hiru urte baino gehiago iraun zuen espedizio honek globalizazioaren hasiera markatu zuen.

Ontzia Ondarroan eraiki zen orain dela bost mende eta Juan Sebastián Elkanoren agindupean eman zion bira munduari. Bidaia bost ontzik hasi zuten, tripulazioan 30 marinel euskaldun zituztelarik. Munduari Lehengo Bira ematea lortu zuten 18 gizonen artean lau marinel euskaldun aurkitu ditzakegu: Juan Sebastian Elkano Kapitaina (Getaria), Juan de Acurio (Bermeo), Juan de Arratia (Bilbo) eta Juan de Cubileta (Barakaldo).

Historia guzti hau, eta 26 m luzera eta 7 m zabalera duen pinu eta haritzezko erreprodukzio historikoa den ontzi honetan ezagutu ahal izango dira Mutrikuko portuan bost egunetan zehar, baita marinelek bizi izan zituzten bizitza baldintzak eta gaur eguneko tripulazioaren bizipenak ere.

Mutriku eta itsas ondarea

Mutrikuko portua Gipuzkoako zaharrenetarikoa dela kontuan izanda leku paregabea da ontzi historiko hau ezagutzeko. Bertako harrizko lehen dikeak XIII. mendekoak dira eta XIX. mendean Evaristo Churruca ingeniariaren diseinatutako dikeen itzalera bisitatuko da Nao Victoria ontzia.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar, Antonio de Gaztañeta Almirantea, itsas ingeniari eta nabigatzaile handia, Mutrikun jaio zela, beste hainbat itsas gizon bezala. Untzigintza arrazionalizatu eta sistematizatu zuen XVIII. mendean zehar eta Europa guztira zabaldu zuen bere eragina.

Euskal Kostaldeko hirigune historiko interesgarrienetarikoa gordetzen du Mutrikuk gaur egun eta gure kostaldeko itsas ondareari loturiko txoko hau ezagutzeko aukera ezin hobea aurkezten zaigu ekintza honen bitartez.

Nao Victoria untzira bisita orokorra:

Ordutegia: 10:00-21:00
Prezioa: nagusiak 4€ / umeak (5-10 urte) 2€ / Familiak (2 heldu + 5 eta 10 urte bitarteko umeak 3 gehienez) 10€
Saltokiak: ontzian edo www.fundacionnaovictoria.org web orrian

Beste bisita gidatuak Mutrikun:

Bost egun hauetan zehar, Mutrikuko historia ezagutzen  lagunduko diguten beste bisita gidatuetan parte hartzera animatzen ditugu hurreratuko diren bisitariak

Mutriku Marinela:

Egunak: Abuztuak 15 eta 19
Ordua: 12:00
Iraupena: 90 min
Prezioa: Nagusiak 8€ / 12 urtetik beherakoak 5€
Salmenta puntuak: turismo bulegoan edo www.geoparkea.eus web orrian

Arrietakua Jauregia:

Egunak: Abuztuak 14 eta 16
Ordua: 17:00
Iraupena: 90 min
Prezioa: Nagusiak 10€ / 12 urtetik beherakoak 5€
Salmenta puntuak: turismo bulegoan edo www.geoparkea.eus web orrian