Oihana Etxabe izan da Gabonetako Zozketako 2.sariaren irabazlea.
BIGARREN SARIAREN IRABAZLEA AGERTU EZ DENEZ, ONDORENGO 15 EGUNETAN
ORDEZKO ZENBAKIAK TURISMO BULEGORA AGERTU BEHARKO DU
Mutrikuko Udalak abenduan ENTXUFATU HERRIKO KOMERTZIORA izenarekin abian izan zuen kanpainaren bigarren sariaren irabazlea Oihana Etxabe Fernandez izan da. Zuriñe Estetikan eskuratutako 42.120 zenbakidun boletoari esker Orbea Optima E50 bizikleta elektrikoa irabazi du Etxabek. Aldiz, lehenengo sariaren irabazlea ez da agertu eta ondorioz orain 64.025 zenbaki ordezkoaren jabeak izango du Orbea Keram 30 bizikleta erreklamatzeko aukera ondorengo 15 lanegunetan Turismo Bulegoan. Ordezko zenbakia Dendaberri Autozerbitzuak (Beheko Eroski) dendak banatu zuen, bertan egindako erosketa batetan.
Mutrikuko Udaleko Ekonomia garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharra ezarrita dago. Horregatik Udalak 2022ko Gabonei begira martxan jarri zuen kanpaina da ENTXUFATU HERRIKO KOMERTZIORA. Kanpainak hilabete bat iraun zuen, eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek txartel batzuk banatu zituzten bi bizikleta elektrikoren zozketan parte hartzeko. Kanpainan zehar bizikleta elektrikoak Apain estetika zentroaren eskaparatean egon dira ikusgai. 2023ko urtarrilaren 6an amaitu zen kanpaina eta 2023ko urtarrilaren 18an jendaurrean egin zen bi bizikleten zozketa, Mutrikuko Udalaren youtube kanalaren bidez ere zuzenean jarraitu ahal izan zena.
Mutrikuko Udalaren aburuz horrelako ekimenek, herriko merkataritza indartzen eta eusten laguntzen dute eta beharrezkotzat ikusten du herriko merkataritzari laguntzen jarraitzea, Mutriku herri bizia izanik, geroa ere horrela izan dadin.