Okelar anaiak bertso-paper sariketa abian da
OKELAR ANAIAK BERTSOPAPER SARIKETA
MAILAK
· Gazteak: 15 urtera arte.
· Helduak: 16 urtetik aurrera.
GAIA
Okelar. Bertso paperek Okelar bertsolariekin zerikusia izan beharko dute.
LANAK
Bertsoen neurria eta doinua libreak izango dira.
· Gazteak: Gutxienez 3 bertso edo 6 kopla.
· Helduak: Gutxienez 6 bertso.
SARIAK
Gazteak:
· Lehenengo saria: Txapela + 50 €.
· Bigarren saria: Oparia.
· Mutrikuar onenari: Oparia
Helduak:
· Lehenengo saria: Txapela + 300 €.
· Bigarren saria / aipamen berezia: 150 €.
· Mutrikuar onenari: HITZA-ko harpidetza urte betez + afari bat bi lagunentzako.
Oharrak:
· Bertso sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko.
· Epaimahaiak hala iritziz gero sariren bat eman gabe utzi daiteke.
BALDINTZAK
· Bertsoak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izango dira.
· Lanak izenordez sinatuko dira.
· Bertsoekin batera izenordea agerian duen gutunazal baten barruan egilearen izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa bidaliko dira. Bertso bakoitzari bere ordena zenbakia jarriko zaio.
· Bertso sorta bakoitzaren doinua jartzea komeni da.
· Posta elektronikoz bidali nahi duenak bi artxibo bidaliko ditu doc (Word) edo odt (Writer) formatuan. Artxibo batean bertso sorta bera eta ezizena idatziko ditu eta bestean bere datu pertsonalak: izenorde, izen, helbide, adina eta telefonoa.
HELBIDEA
Lanak helbide honetara bidaliko dira:
Posta elektronikoa: mutrikube@gmail.com
edo
OKELAR bertso paper sariketa
Mutrikuko Bertso Eskola
Luardo etxea (Barrenkalea, z/g)
20830 Mutriku (Gipuzkoa / EUSKAL HERRIA)
EPEA
Lanak azaroaren 20a baino lehen bidali beharko dira aipaturiko helbidera.
SARI BANAKETA
Sariak Okelar anaiei egingo zaien omenaldian banatuko dira. Omenaldia, abenduaren 19an ospatuko da, Galbaixo jatetxean.
LANEN JABETZA
Lanen jabetza antolatzaileen esku geratuko da. Antolatzaileek eskubide osoa izango dute lan guztiak argitaratzeko.
EPAIMAHAIA
Antolatzaileek eratuko duten epaimahaiaren erabakiak aldaezinak izango dira.
ANTOLATZAILEA
Mutrikuko Bertso Eskola.