"Olatz-Ziñua, Jentilen Ibilbidea" mendi irteera gidatua

2010/08/31
Olatzek urteetan ezkutatu dituen sekretuak ezagutzeko aukera izango da irailak 26an, igandea. Horretarako bisita gidatu bat egingo da balio etnografiko handia duen inguru honetara, Debanatura eta Aranzadi elkarteen eskutik.

Olatzek urteetan ezkutatu dituen sekretuak ezagutzeko aukera izango da irailak 26an, igandea. Horretarako  bisita gidatu bat egingo da balio etnografiko  handia duen inguru honetara, Debanatura eta Aranzadi elkarteen eskutik. Urteen poderioz, inguruko komunikabideetatik urrun geratu denez, xarma berezia du gune txiki eta eder honek.

Olatz bailara itxia da, mendi ederrez inguratua. Geologikoki, "poldje" bat da, bailara itxura duen depresio karstiko bat alegia. Gure arbasoen kondaira eta ohiturak ezagutzeko ezinbesteko ibilbidea: karobiak, meategiak, jentilak. e.a. Gainera bertako paisaia zoragarriaz gozatzea baina gauza hoberik ez dago!!

Data: irailak 26

Irteera: Olatz auzotik.

Zailtasuna: Erraza.

Prezioa: 7€ helduak/ <12 URTE: 4€

Gutxieneko adina: 8 urte.

Beharrezkoak. Mendiko botak eta ura

Iraupena;: 3 ordu t'erdi.

Parte hartzeko izena eman behar da: 

Mutrikuko Turismo Bulegoa: 943 60 33 78 edo turismo@mutriku.net

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera; 11:00-13:00 // 16:00-18:00

Igandeetan: 10:00-14:00

Debanatura:  943 19 11 72 edo debanatura@hotmail.com