Otsailaren 20an bukatzen da EMAren logo sariketa

2015/02/12
Herritarren sormenaren esku laga nahi du emakume mugimenduak euren taldearen irudia; bi laguntzeko otordua eskuratuko du irabazleak.

Herrian sortua den emakume mugimenduak, EMAk (Emakumiak Mutrikun Abian) ez dauka taldea identifikatzen duen irudirik. "Orain dela gutxi sortu da taldea helburua garbiekin: Mutrikuko emakumeak osatutako gune zabal eta irekia lortzea, hitz egiteko berdintzasun eskubideez, emakumeen ahalduntzeaz, arazoei irtenbidea aurkitzeaz, emakumeen egoeraz... eta erabakiak hartzeko", diote.

Horri buelta emateko, logo sariketa antolatu dute eta "herrian gogoa duten pertsona guztiei" dei egin diete bertan parte hartzera. Zortzi emakume izango dira herritarren sormenetik ateratako irudiak epaituko dituztenak eta irabazleak bi lagunentzako otordua eskuratuko du.

Sariketaren oinarriak honakoak dira:

- Banaka edo taldeka parte har daiteke

- EMAren helburuekin zerikusia duen irudia izango da

- Logoa aurkezteko formatua eta eta euskarria libreak dira

- Egilearen identifikazioa: ezizenarekin aurkeztuko da eta telefono zenbakia idatzita

- Entregatzeko: emailez (emakumeakmutrikunabian@gmail.com edo Kalaputxiko buzoira bota)

Irabazlea martxoaren 8an iragarriko dute. "Herritar emakume guztioi dei egiten dizuegu parte hartzera; animatu! Bakointzak barruan duen irudimena atera eta besteekin partekatu!"