Palestinako lurralde okupatutetako emakumeekin 'Sareak ehunduz'

2015/02/12
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hamar emakumek egindako bidaiaren argazki erakusketa zabalik dago otsailaren 22ra arte

Sareak ehunduz argazki erakusketa zabalik dago. Zabieleko erakusketa gelan ikus daitezke argazkiak otsailaren 22a arte.

UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, garatzen duen "Jabekuntzaren erretratuak" proiektuaren jarduera bat da. Proiektuaren helburua Palestinako lurralde okupatuko eta Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako emakumeen arteko sarean ehuntzea da.

2013ko ekainean,  Bizkaia, Gizpuzkoa eta Arabako hamar emakume elkartetako kideek Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, Israelen okupazioaren eragina eta Palestinako hainbat elkartek emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaia honen ondorioz erakusketa hori sortu da, bidaian parte hartu duten emakumeen lan kolektiboa denez, bertan bizi izandakoa ikuspegi propiotik islatu nahi izan dute.

Astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara dago zabalik; zapatutan 11:00etatik 13:00etara eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.