Pink Saris pelikula ikusgai eguazten honetan.
SINOPSIA
“Neskatilen bizitza latza da… Emakumeen bizitza
oso latza”, dio Sampat Palek, Kim Longinotto
dokumentalista britainiar gailenak aurkezten
digun lan berri honen protagonistak. Sampat,
beste asko bezala, ezkontzera behartu zuten oso
gazte zela, eta tratu txarrak eta esplotazioa bizi
izan zituen senarraren familiarengandik.
Haiengandik ihes egin zuen eta orain urteak
daramatza emakumeen eskubideen aldeko
borrokan, Uttar Pradesh eskualdean, Indiako
iparraldean. Kasu bera da Rekharena: hamalau
urteko neskatila, “ukiezina”, kasta baxuenekoa
izateagatik ezkontzen utzi ez dien familia bateko
gizon batek haurdun utzitakoa. Baita Renurena
ere: hamabost urteko neskatila, senarrak
ezkonsenideen etxean abandonatutakoa,
haiengandik tratu txarrak eta erasoak jasotakoa.
FITXA TEKNIKOA
Pink Saris (Erresuma Batua - India, 2010)
Zuzendaritza: Kim Longinotto
Gidoia: Kim Longinotto
Ekoizpena: Amber Latiff / Vixen Films, Ginger
Productions, Girjashanker Vohra / Vixen Films,
Ginger Productions
Argazkia: Kim Longinotto
Musika: Midival Punditz
Muntaketa: Ollie Huddleston
Iraupena: 96’
Hizkuntza: Hindi euskarazko azpitituluekin