Samikollako jaixak zapatuan

2015/08/24
Samikollako auzotarrek abuztuaren 29rako egitarau oparoa prestatu dute.

13:00etan Txupinazo eta brindisarekin hasiko dira. 14:30etan auzo bazkariarekin jarraituko dute. 18:00etan etxeko txikientzat zezentxoak izango dira eta 20:00ak aldera Petti bakarlariaren kontzertua hasiko da. Gauez jarraitzen dutenentzat, 23:00etan, 4P4 + talde sorpresaren kontzertua dago.