San Juan Eguna, kalejirak eta sua

2014/06/20
Herriko hainbat taldek hartuko dute parte ospakizunean

San Juan Eguna ospatzeko herriko hainbat taldek parte hartuko dute. Kalejiran Burumendiraino jaitsiko dira guztiak eta han egingo da, ohi bezala, sua. Ospakizuna astelehenean izango da.

Kalejirak 21:30ean hasiko dira: banda musika eskolatik aterako da, eta txistulari, trikitilari, dantzari eta abarrak, Beheko plazatik. Guztiek bat egingo dute Burumendin, eta han izango da ohiko San Juan sua. Sua 22:30ean piztuko da.

Burumendin txalapartariak ere egongo dira.