San Pedro egunaren omeneko ospakizuna
Ekainak 30etik Uztailaren 2ra bitartean San Pedro egunaren omenezko ospakizuna izango da Mutrikuko portuan.
Antolaketa Mutrikuko Udala, Euskadiko Kirol Portuak eta Politki Elkarteak eraman dute elkarlanean.
Kartelean ikus daitekeen bezala, hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar bai helduei baita haurrei zuzenduak ere.
Hauek dira oro har aurkituko ditugun ekimenak:
ITSAS MARKET
Ekainak 30, uztailak 1 eta 2, Mutrikun.
Politki elkarteak antolaturiko merkatua izango dugu aste bukaera guztian zehar.
“Slow” mugimendua sustatzen duen elkarte bat da hau ( polita eta poliki= Politki) eta Mutrikuko Udalarekin eta Euskadiko Kirol Portuekin (EKP) elkarlanean antolatu dute merkatua.
Elkarte honen helburuen artean gizarte eta kultural ekintzailetasuna, berdintasuna eta bertakotasuna sustatzea dago.
Duela 2 urte Brandari proiektua sortu zuten aisialdi jasangarriarekin zerikusia duen ekitaldiak antolatzeko.
Datorren asteburuan, Mutrikun ITSAS MARKETarekin artisautza, gastronomia, tailerrak eta musika ekarriko dituzte. Alde batetik diseinatzaile eta artisau azoka bat eskaintzen dute : Inka & Co bitxigintza andinoa, Massai Kora osagai etnikoak, Elvira Barceló hilerako apaingarriak, Gingko bitxiak vintage estiloan, Vagante larruzko tailerra, Estrella Solar kosmetika naturala eta hainbat produktu berezi eta bitxiak aurkituko ditugu.
Janari eta gastronomi aldetik Rue del Percebe eta Tipi Tapa Bizkaiko food truck-ak aurkituko ditugu, baita Errioxako ardo, patata eta txorizo ekologiko hoberenak Cueto famili Bizkaitarraren eskutik. Gozogintzan ere Mañeko baserriko kutixiak eta Triskel proiektuaren hazi garrapinatuak aurkituko ditugu.
AURPEGI MARGOKETA
Astebukaeran zehar Aurpegi margoketa saioak egongo dira haurrei zuzenduak, Eko margoekin. Itsas pertsonaiak eta beste hainbat marrazki haurren aurpegietan marraztuko dituzte Brandari kolektiboko partaideak.
KONTZERTUAK.
Ostiral gauean Hugo Silveira eta Nando Gomes musika brasildar kontzertua egingo da portuan. Larunbat iluntzean Bör Bör Irratiaren zuzeneko DJ sesio batez gozatzeko aukera izango dugu.
Beste estiloak maite dituztenentzat, larunbatean, Uztailak 1, Jasokundeko Amaren parrokian, Nazioarteko Flysch Organo jaialdiko kontzertua izango dugu. Ana B. GArcia eta Josetxo Goiaren eskutik.
HAURRENTZAKO TAILERRAK
Larunbat eta igande arrantsaldean haurrentzako tailerrak eskainiko dira: Birziklapen tailerra larunbatean, komuneko paperen roilo edo turuloekin egindako jostailu sortzaileak: arrainak eta dragoiak. Igande arratsaldean bestalde Piratak Sukaldean tailerraz gozatuko dugu: Yurrita-ren eskutik, haien kontserbak erabiliz eta beste hainbat bertako osagaiekin gure Pirata txikienak pintxo sortzaileak egingo dituzte.
PADDEL SUP IKASTAROAK DOAN
Larunbatean goizean zehar Paddle SUP-eko ikastaroak emango dira doan Intxirrixan. 10etatik hasi eta 14:00ak arte (hau azken ordua) 45 minutuko ikastaroak jasotzeko aukera izango dute nahi duten guztiek. Sustraiak Polinesiako herrialdeetan duen disziplina hau oso ezaguna egiten ari da eta gero eta jende gehiagok praktikatzen du.
Ordu bakoitzeko 5 pertsonek parte hartzeko aukera izango da eta aurrez Ainondon, portuan ireki berri den ur kirolen enpresan, izena eman beharko da.
Helbidea: Portu kalea 3 (Aitana heladeriaren lokal berdina)
Tel. 688732913