Santa Zezilia Eguna dela-eta musikak hartuko ditu bazterrak
2013/11/21
Bihar, musika eskolakoek emango diote kolorea herriko kaleei zein komentuari; etzi, berriz, bandaren kontzertua egongo da.
Herriko musikariek ez dute Santa Zezilia Eguna oharkabean pasatzen lagako. Musika eskolakoak izango dira kalera aterako diren lehenak, baina banda ere ez da atzean geldituko.
Musika eskolakoek kalejira batekin hasiko dira: 17:00etatik aurrera, banda txikiak eta trikitilariek alaituko dituzte bazterrak. Ondoren, montxorra egiteko tarteta hartuko dute, eta 19:00etan, Santa Katalina komentuan kontzertua eskainiko dute.
Hurrengo egunean, zapatuan, bandak hartuko du erreleboa, eta 13:00etan, Zabiel plazan kontzertua eskainiko dute. Eguraldi txarra balitz, komentuan izango da emanaldia.