SANTO TOMAS 2015

2015/12/14
Zapatu honetan, hilak 19, Santo Tomas azoka izango da Mutrikun goizeko 10:00etatik aurrera.

Goiko plazan barazkiak, ogia, mermeladak, goxoak eta jateko hainbat produktu izango ditugu. Hurrengoak etorriko dira: Sagarmina, Goixenetxe, Ekoalboraz, Aritza, Ibiri, Uxua Antia, Julián Villena, Ondare, Josu Etxarri, Malax, Mañeko, Goikola, Zabiel eskulan taldea, Gazteleku, Musika Banda, Erraldoien konparsa...Animaliak ere izango ditugu, aurten nobedade bezala, behik katxenak izango dira eta Goixenetxe baserriko ardiak, poniak eta behorrak.