Debekatu egin dute gaur Saturraranen bainua hartzea

2012/07/10
Herrizaingo Sailak eman du agindua, Mutriku eta Ondarroa artean agertutako gasolio orbainagatik. Arrigorri hondartza (Ondarroa) ere egoera berean dago.

Saturraran eta Ondarroa bitartean topatu zuten, atzo, 13:00ak aldera, gasolio isuria, eta hiru ordu beranduagoa disolbatu ez zenez, gaur bainurako debekua jartzea erabaki dute. 24 orduz mantenduko dute debekua.

Herrizaingo Sailak azaldu duenez, gasolio orbana ez da kostaraino heldu; Ondarroako portua eta Saturrarango hondartzaren artean dagoen eremuan dago. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k argitaratutakoaren arabera, isurketaren eragilea, ustez, Ondarroakoa itsasontzi bat izan dela adierazi dute teknikariek. 

Ingurura, Herrizaingo Saileko larrialdi teknikariak, Itsas Salbamenduko talde bat, URA uraren euskal agentziako kideak, Eusko Jaurlaritzaren portu teknikariak eta Osasun Saileko hainbat kide bertaratu dira.