Saturrarango eta Ondarbelzko kantinak enkantera atera ditu Udalak

2014/04/25
Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 8an bukatzen da; kontratazioaren xehetasunak Udalaren webgunean bertan daude.

Saturrarango eta Ondarbelzko kantinen gestioa eskuratu nahi dutenek proposamena aurkezteko epea zabalik dute. Maiatzaren 8a izango da proposamenak aurkezteko azken eguna.

Kantinen gestioa euren esku hartzeko interesa duen guztiek baldintzak Udalaren webuneko kontratatzailearen profilean aurkituko dituzte oinarriak eta baldintza guztiak. Enkantea irabazten dutenek urtebetez gestionatuko dute esleitzen zaien kantina eta beste urtebetez luzatzeko aukera ere izango dute.