Saturraranen bandera berdea jarri dute

2012/07/11
Gaur bainatzeko debekua kendu egin dute, Osasun Sailak hala jokatzeko baimena eman ondoren. Gasolio isuria kontrolpean hartu zuten atzo, eta gaur Gurutze Gorriako arduradunek Saturraranen bainatzeko arazorik ez dagoela jakinarazi dute.

Gasolioa ez ze kostara arte heldu. Ondarroako portua eta Saturraran artean zegoen. Hainbat teknikari hurbildu ziren bertara egoera kontrolpean hartzeko asmoz, eta atzo iluntzerako hala egin zuten.

Gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bainatzeko debekua bertan behera uzteko baimena eman du. Ondorioz, bainua hartzea libre dago hala egin nahi duen guztiarentzat.