Segurtasun informatikoari buruzko ikastaroa langabeei zuzenduta
Irailaren 15etik aurrera, Debegesak Segurtasun Informatikoari buruzko ikastaroa eskainiko du, Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratzera bideratuta, Urko Servicios de Prevención enpresaren eskutik. Lanbidek 100% diruz lagundutako ikastaroa da.
Ikasleak segurtasun informatikoaren alorrean trebatzea du helburu ikastaroak, zehazki, ekipo informatikoetan erregistratutako informaziorako sarbideetan eta informazio horren erabileran segurtasuna bermatzea, baita sistemarena berarena ere, izan daitezkeen erasoen aurrean babestuta eta ahuleziak identifikatuta.
Ikastaroa langabeei zuzenduta dago. Ikasleek baldintza hauetakoren bat bete behar dute:
• Batxilergoko titulua izatea.
• 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Lanbide-arlo eta lanbide-eremu bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko baldintza akademikoak betetzea edo goi- mailako zikloetara sartzeko dagozkion probak gainditu izana.
• 25 urtetik gorakoentzako eta/edo 45 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
• Prestakuntzari behar adinako probetxua ateratzeko behar diren prestakuntza- edo lanbide-ezagupenak izatea, ezartzen den araudiaren arabera.
Ikastaroa doakoa da eta 420 orduko iraupena izango du (presentzialak). Horrez gainera, ikasleek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute (80 ordu).
Saioak astelehenetik ostegunera 10:00etatik 15:00etara izango dira, Debegesan, Eibarren.
Interesa dutenek felipe@urko.net helbidera idatziz edota 943 32 28 08 telefonora deituz eman dezakete izena.