Sotto Voce taldeak Musika Hilabeteari hasiera emango dio zapatu honetan.
Ibilbide nabarmena eta bilakaera iraunkorra duten profesionalez osatuta, Sotto Voce laukotea urteetan zehar erkarlanean ibili ondoren bateratu da, talde sendo eta itzulkor bilakatuz. Pedro Miguel Aguinaga (biolina), Monika Redondo (biolina), Tomás Ruti (biola) eta Amaia Garcia (txeloa) musikariek osatzen dute taldea.
Laukoteko partaideak Gipuzkoako musika-eskola eta kontserbatorioetan irakaskuntzan diharduten musikari profesionalak dira. Irakaskuntzan aritzeaz gain, hainbat elkarte sinfonikotan eta ganbera-taldetan aritzen dira maiz.
Interpretazioen kalitatearekin konpromisoa hartuta, errepertorio ezberdinei ekin diete eta programa originalak eskaintzen saiatzen dira, ezohiko proposamen musikalen bitartez publikoaren gozamena bilatuz.
Hau izango da Hari Kantariak emanaldiaren barruan joko duten egitaraua: