Frantziako Tourra Mutrikun - Uztailak 3
⚠️ ADI ⚠️
➡️ Uztailaren 3an, astelehena, Frantziako Tourra Mutrikutik igaroko da. Ondorioz, jakitera eman digutenez, 11:15ean G-638 errepidea itxiko dute auto eta oinezkoentzat 15:30ak inguru arte. Ordu tarte horretan ezingo da ibilgailurik ibili errepide nagusian ezta hau gurutzatu ere eta oinezkoek gurutzatzeko denbora tarte txiki batzuk bakarrik irekiko dituzte.
ℹ️ Ordu tarte horretan zuen ibilgailua hartzeko beharra baduzue, herritik ateratzeko bide bakarra Galbaixotik Mendarora eta hemendik Elgoibarra izango da, Deban ere errepidea itxita egongo baita. Galbaixo bidea hartu ahal izateko zuen ibilgailuak Jose Mari Alzibar, Gaztañeta Almirantea, Hirigibel Kalea, Olatz bidea edo inguruetan utzi 11:15ak baino lehen.
⚠️ Ondarroatik Debara errepide alboan dauden kotxe guztiak kendu beharko dira: San Jeronimon, Beheko paradan, Iriagirren eta Urazamendik auzoan.
🙏 Neurri hauek Frantziako Tourraren antolakuntzak ezarritakoak dira, eta Mutrikuko Udalak hauek horrela betearazteko agindua jaso du.