Traineruen denboraldia Mutrikun hasiko da, bihar
2013/05/31
Mutrikuko XIV. bandera izango dute jokoan; estropada gunea Danbora parean hasaiko da eta itsaso zabaleraino luzatuko da.
17 traineruk neurtuko dituzte indarrak, bihar, Mutrikuko uretan. Traineruen denboraldiko lehen estropada izango da herrian jokatuko dena, eta irabazleak, herriko IVX. bandera eskuratuko du.
Estropada gunea ohikoa izango da: Danbor paretik hasi eta itsaso zabaleraino. Arraunlarien arteko lehia 17:00etan hasiko da.