Trío Easo taldearen kontzertua

2015/08/11
Donostiako Musika Hamabostaldiaren eskutik Trío Easo taldeak kontzertu bat emango du Santa Katalina komentuan abuztuaren 12an arratsaldeko 19:00etan.

Trío Easo taldea Miren Urbieta sopranoa, Erlantz Fernández tronpeta eta Arkaitz Mendoza organista osatzen dute. Mutrikun joko duten abestien artean Scarlatti, Haendel, Purcell eta Bach-en doinuak egongo dira. Sarrera doan izango da.