Trophee Teinkeko arraunlariak eguenean helduko dira herrira

2013/08/06
Hegoaldeko eta iparraldeko arraunlariek Euskal herriko kostaldea zeharkatuko dute, aurten, 21. aldiz.

Eguenean, 15:00ak aldera, txapliguek iragarriko dute Trophee Teinken parte hartzen diren batelak porturatzen ari direla. Aurtnegoarekin 21. aldia izango da hegoaldeko eta iparraldeko arraunlariek euskal kostaldea osorik zeharkatuko dutena.

Aurten, ordea, Pedreñatik aterako dira (Cantabria, España) eta azken portua Donibane Lohizune (Lapurdi, Euskal herria) izango dute. Tartean, ordea, eta azken urtetan ohi duten bezala, Mutrikun sartuko dira.

Portuan sartuz batera, trikti soinuarekin egingo zaie lehendabiziko harrera; harrera ofiziala, berriz, 19:00etan, udaletxean egingo zaie. Gaba herrian pasa ondoren, hurrengo goizean, Donostiarantz abiatuko dira arraunlariak.