Txistua ikasteko aukera eskaini dute musika eskolan

2014/05/14
Taldea sortzea izango da lehen pausua, taldea egitea ez bada lortzen bertan behera geldituko da egitasmoa; izena emateko epea maiatzaren 16a da.

Orain arteko euskal instrumentuen eskaintzari beste bat gehitu nahi diote musika eskolan: txistua. Gutxieneko taldea sortzea da lehen pausua, hala ez balitz ez lukete egitasmoarekin aurrera egingo. Izena mean nahi dutenek amiatzaren 16a aurretik musika eskolara jo behar dute (943- 60 37 80).

Txistu ikasketak egitera animatzen diren herriko musikariek herriko txistu taldearekin lotura izango lukete, hala nahi izanez gero, eta haiek parte hartzen duten ekitaldietan parte hartzeko aukera ere edukiko lukete: erraldoi konpartsaren saioetan, kalejiretan, errokmerietan, dantza taldekoen ekitaldietan...

Ikasketa horiek egiteko zortzi urtetik gora edukitzea eta musika eta mintzaira eta korala beharrezkoak dira. Informazio gehiagorako musika eskolarekin jarri harremanetan.