Udako Udalekuei buruzko informazioa

2023/04/21

Mezu honen bitartez honako informazioa partekatu nahi dugu zuekin herrian aurten antolatuko diren udalekuei buruz:

INFORMAZIO OROKORRA:

  • Herrian udaran antolatuko diren udalekuei buruzko informazio osoa eta diptikoak, aste honetan bertan banatuko zaie gurasoei ikastetxeen bidez.
  • Udalekuak: Urtero bezala, bi izango dira aukeran, Txantxangorri Aisialdi Taldearena eta Eskola Kiroleko “Kirolaz Blai” Kirol Uda kanpaina. Bi udalekuak 2023-06-26 eta 2023-07-14 bitartean eskainiko dira.
  • Kirol Bizi Kanpusa 2023-07-17 eta 2023-07-21 bitartean eskainiko da.

Udaleku zein Kanpusari buruzko informazioa:

  1. TXANTXANGORRI AISIALDI TALDEAREN UDALEKUA.
  • Antolatzailea: Txantxangorri Aisialdi Taldea.
  • Nori zuzenduta: 3 urtetik* 12 urte arte. (* 2022-2023 ikasturtean 3 urteko gelan dauden haurrak).
  • Iraupena: 2023-06-26 eta 2023-07-14 bitartean.
  • Izen emate egunak: apirilak 28, 29 eta 30 eta maiatzak 5, 6, eta 7.
  • Kuotak: Familiako ume bat 100€ / 2 ume 180 € eta 3 ume 235 €.
  • Kontaktua: txantxangorrixak@gmail.com
  • Zabalkundea informazio osoarekin batera: Apirilak 19 tik aurrera ikastetxeetan.

 

  1. KIROLAZ BLAI KIROL UDA KANPAINA.
  • Antolatzailea: Mutrikuko Eskola Kirola
  • Nori zuzenduta: LH 3 tik DBH 4 arte.
  • Iraupena: 2023-06-26 eta 2023-07-14 bitartean.
  • Izen emate egunak: apirilak 24tik maiatzak 7ra.
  • Kuotak: Familiako ume bat 85€ / 2 ume 160 € eta 3 ume 225 €.
  • Kontaktua: mutrikukoeskolakirola@gmail.com
  • Zabalkundea informazio osoarekin batera: Apirilak 19 tik aurrera ikastetxeetan.

 

 

  1. KIROL BIZI KANPUSA.
  • Antolatzailea: Kirol bizi elkartea
  • Nori zuzenduta: 8 urtetik 14 urte bitartekoei.
  • Iraupena: 2023-07-17 eta 2023-07-21 bitartean.
  • Izen ematea: Maiatzean zehar internet bidez QR kodigoa erabiliz.
  • Kuotak: Familiako ume bat 100€ eta 3 umeen kasuan,  hirugarrenak %50 deskontua.
  • Zabalkundea informazio osoarekin batera: Apiril bukaeran ikastetxe eta sare sozialen bidez.
  • Plaza mugatuak izango dira. Herritarrek lehentasuna.

       4. ARRAUN ESKOLA.

 Kartela

  • Antolatzailea: Mutriku Arraun Taldea.
  • Nori zuzenduta: LH 6 tik DBH 4 ra.
  • Iraupena: 2023-07-03 eta 2023-07-19 bitartean.
  • Izen ematea: Apirilak 24 tik maiatzaren 21 era.
  • Kuotak: Umeko 50 €.
  • Kontaktua: arrauneskolamutriku@gmail.com edo 606672746 (whatsap bidez).

 

Informazio guztia, udal web gunean, Kirola zein Gazteria ataletan egongo da zintzilik eta eskuragarri. Antolatzaileek beren sare sozialak ere erabiliko dituzte.