Udal euskaltegiko lan poltsak urtebeteko jarraipena izango du
2013/06/21
Duela bi urte lan poltsa horretan izena emandako guztiek agiriak eguneratzeko aukera izango dute uztailaren 12a baino lehen; Dokumentazioa Elgoibarko Udal Euskaltegiko idazkaritzan aurkeztu behar da.
Orain bi urte osatutako lan-poltsak beste urtebeteko jarraipena izatea erabaki du Udal Euskaltegiak zuzentzen dituen Fundazioak. Bertan izena eman zutenek, agiriak eguneratzeko aukera izango dute.
Lan poltsa horretan izena eman zutenek aurkeztu zuten dokumentazioan izandako aldaketen berri emateko tartea edukiko dute (4. maila, HABEko historikoa, e.a.). Uztailaren 12a orduko Elgoibarko Udal Euskaltegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dituzte agiri guztiak.