Udal ordezkariek herritarrak batu nahi dituzte 2014rako planteamendua azaltzeko
2014/02/03
Urterako asmo nagusienak zeintzuk diren argituko dizkiete eta aurrekontuen azalpena eman; herritarrek iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera edukiko dute.
Aurrekontuen plenoa egin aurretik, udal ordezkariak herritarrekin bilduko dira 2014ari begira dituzten asmoen berri emateko. Horrek herritarrei euren iritzia eman eta euren ekarpenak egiteko aukera emango die.
Herritarrek 2014ko asmo/proiektu nagusienak zeintzuk diren ikusteko aukera edukiko dute bileran, baita aurrekontuaren berri jakin eta haren inguruko azalpena entzuko aukera ere. "Gaien pisua dela-eta, urteko bilera garrantzitsuenetakoa da biharkoa, horren arabera erabakitzen baita urteko jarduna zein izango den. Beraz, herritarrak etortzera eta herriaren jardunean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu", adierazi du Joseba Palenzuela alkateak.
Bilera, bihar, hilak 4, martitzena, 19:00etan, Zabielen izango da.