Udal zergen ordainketen epeak luzatzeko erabakia

2020/03/19

Mutrikuarrengan Koronabirus-a eragiten ari den eta etorkizunean eragin litzazkeen ondorio ekonomikoak arintzea da egun Mutrikuko Udalaren helburu nagusia. Egoera honen aurrean, eta momentu honetan zenbait zergaren ordainketa aldian murgilduta gaudela kontuan izanda, Udalak ordaintzeke dauden zergen ordainketen epeak luzateko erabakia hartu du, osasun krisiak irauten duen bitartean.

Ondorioz, ondorengo zergak ordaintzeko epealdiak zabalduko dira:

  • Zaborra (bigarren hiruhilekoa).
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
  • Ibilgailuen zerga (ordaindu gabe izan arren, udako bi zona urdinetan (OTA) aparkatu ahal izango da).


Azkenik, egun hauetan iragartzen ari diren 
dirulaguntzen kudeaketan herritarrei laguntzeko, Udal langile bat jarriko du Udalak herritarren eskura.

Edozein kontsulta egiteko, deitu telefono honetara: 943 60 33 78
Astelehenetik Ostiralera: 10:00-14:00