Udalak Administrazio Orokorreko teknikari bat kontratatuko du

2018/11/07

Mutrikuko Udalak aldi baterako Administrazio Orokorreko erdi mailako teknikari bat kontratatuko du. 

 Ezinbesteko baldintzak izango dira Zuzenbide ikasketak izatea eta Euskarako EGA edo baliokidea den titulua izatea. 

 Lanpostuaren funtzio nagusiak izango dira: Kontratazio publikoa, prebentzioa, giza baliabideak eta antolakuntza, ondarea, gardentasuna eta, oro har, idazkaritza sailean sortutako beste hainbat lan. 

 Antzeko postuetan eskarmentua izatea eta aipatutako funtzioekin erlazionatutako formakuntza osagarria izatea ere baloratuko da. 

 Interesatuek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena, udaletxean ez da kurrikulumik jasoko. 

Eskaerak bidaltzeko epea: Azaroak 21