Udalak bi langile kontratatuko ditu
Urtero bezala, Mutrikuko Udalak bi langile kontratatuko ditu Debabarrenako enplegu planaren baitan. Kontratazio hauek Lanbidek finantzatzen ditu %100ean eta lan merkaturatze zaila duten kolektiboei dago zuzendurik. Besteak beste, hurrengo egoeratan dauden pertsonei daude zuzendurik lan eskaintza hauek:
- RGI edo Dirulaguntzak Bermatzeko Errenta kobratzen daudenak
- 35 urtetik beherakoak
- 55 urtetik gorakoak
- 45 urtetik gorakoak, gutxienez sei hilabetez Lanbiden enplegu eskatzaile bezala izen emanda daudenak
- Genero biolentziaren biktimak
- Desgaitasunen bat duten pertsonak
- Drogodependentzia edo adikzio arazoak izan eta bergizarteratze programa baten daudenak
- Kartzelatik atera berriak
- ...
Eskaintzen diren bi lanpostuak ondorengoak dira:
1- Brigadarako peoia. Bost hilabeteko kontratua lanaldi osoan. Herriaren txukuntze eta mantenu planean lagunduko duena.
Eskatzen da:
- Eskola ziurtagiria
- Euskaraz ulertu eta oinarrizko mailan hitz egiteko gai izatea.
- Langabetu izan eta enplegu eskatzaile bezala izena emanda egotea Lanbiden
- 2018ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzen deialdian jasota azaltzen diren kolektibo bateko partaide izatea.
2- Liburutegirako laguntzailea. Bost hilabeterako kontratua lanaldiaren %75ean. Udal liburutegia biziberritzen eta herrian irakurzaletasuna bultatzen lagunduko duena.
Eskatzen da:
- Kultur edo gizarte dinamizatzaile titulua izatea, edota humanitate alorreko ikasketaren bat izatea.
- EGA edo baliokidea
- Langabetu izan eta enplegu eskatzaile bezala izena emanda egotea Lanbiden
- 2018ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru-laguntzen deialdian jasota azaltzen diren kolektibo bateko partaide izatea.
Interesatu guztiek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena, udaletxean ez da kurrikulumik jasoko.