Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak
Gipuzkoan, 2012 urteari dagokion errentaren gaineko aitorpena egiteko kanpaina apirilaren 16an hasi eta ekainaren 25ean amaituko da, baina apirilaren 10etik aurrera etxera bidalitako autolikidazio proposamenak berretsi ahal izango dira. Zergadunek hainbat bide dituzte hau egiteko, eta oso modu errazean gainera, lehen urratsetik zein hizkuntzatan egin nahi duten aukera dezakete, hau da, euskaraz egiteko ez dago inolako zailtasunik.
Esan bezala, errenta aitorpena egiteko hainbat bide daude Gipuzkoan. Batetik, Foru Aldunditik autolikidazio proposamenak ari dira bidaltzen egun hauetan etxeetara. Ados egonez gero, berresterakoan zein hizkuntzatan jaso nahi den adierazi behar da.
Telefonoz berretsi daiteke, 902 100 040 zenbakira hots eginez, eta bertan, autolikidazio proposamena berresteko aukera eskatu ostean, ondorengo mezua entzungo da: "Errentakoekin euskaraz egin nahi baduzu sakatu 1".
Internet bidez berresteko, www.gipuzkoa.net webgunera jo, eta bertan partikularrek autolikidazio proposamena onartzeko atalean sartu behar da. Identifikatu eta gero, 3. pausoan hizkuntza aukera daiteke.
Errenta aitorpena zuk zeuk ere egin dezakezu era mekanizatuan, gestoria baten bidez edota Foru Aldundiaren egoitzara joz. Mekanizatuan egiteko hitzordua eskatu behar da lehendabizi 902 100 040 telefono zenbakira deituta, edota internet bidez (www.gipuzkoa.net). Bietan, euskaraz egin nahi dela adierazteko modua dago.
Beste bideetan ere euskaraz egitea eskatu daiteke; izan ere, esaterako, paperezko inprimakiak euskaraz bete daitezke.
Honen inguruko edozein zalatza argitzeko UEMAko telefono honetara deitu daiteke: 94-627 91 95. Edo Mutrikuko Udaleko euskara zerbitzura jo daiteke.